GIPUZKOAN AURKITUTAKO
BUZTINEZKO PIPAK

Pipas de Arcilla en Gipuzkoa
Buztinezko Pipak Gipuzkoan

1999. urtean ARKEOLAN zentroak berak burura eramandako Erdi Aro osteko arkeologia ikerketak ezagutarazteko HURBIL bildumari ekin zion “ GIPUZKOAN AURKITUTAKO BUZTINEZKO PIPAK. Arkeologikoki eta tipologiaren arabera katalogatzeko hurbilketa ” izenburupeko lan monografikoarekin. 1968 eta 1995 bitartean bideratutako interbentzio arkeologikoetan aurkitutako 340 pipa zatikiz osatutako katalogo bat zen. Zegokion irudiz lagundurik, pieza bakoitza atal bi zituen fitxa baten bidez erregistratu zen: fitxa bat deskripzioa egiteko eta beste bat datazioa emateko eta tipologiarekiko hurbilketa bar egiteko, horretarako geure datazio metodoa aplikatu genuela. Azterketa-lan honek, penintsularen markoan mota honetako lehenak, geroago aurkitutako aleak identifikatzeko eta datatzeko erraztasunak eskainiko zituen; egun ez du etenik hasierako izaera aitzindariak.

“ GIPUZKOAN AURKITUTAKO BUZTINEZKO PIPAK. Arkeologikoki eta tipologiaren arabera katalogatzeko hurbilketa ”

1996tik gaur egun arte bideratutako jarduera arkeologikoen ondorioz egindako aurkikuntza berriek aukera ematen dute Holandan fabrikatutako buztinezko pipak nagusi zirela baieztatzeko. Ondotik zetozen Ingalaterran eta Frantzian egindakoak; gehienak XVIII. mendean egindakoak dira, eta ondotik agertzen dira XVII. eta XIX. mendeetan egindakoak.

Pipa mota honek bere bilakaera ezagutu zuen XVI. mende amaieraren eta XVIII. mendearen erdialdearen artean. Pipa fabrikatzen hasi zirenean ontzixkak txikiak ziren, upelaren formarekin eta tutu laburrekin, kanpo eta barne diametro handiarekin, ontzixkarekiko angelu kamutsean. Pixkana-pixkana tutuak luzatu egin ziren pita gehiegi berotu ez zedin, barne diametroa txikitu egin zen eta ontzixken neurriak handitu; ontzixkak tutuaren perpendikularrean egokitzen ziren.

Gipuzkoako hamabi udalerritan aurkitutako pipek osatzen dute erreferentziazko bilduma arkeologikoa.

Gipuzkoa. Aztertutako pipak aurkitu ziren herriak
Gipuzkoa. Aztertutako pipak aurkitu ziren herriak
 

Pipa hauen hornikuntzak nazioarteko merkataritza izaerako eragiketa multzo bat eskatzen zuen, eta Gipuzkoako lurraldearen kokalekuak erraztu egiten zituen eragiketa horiek, Pirinioetako igarobide naturalean bezalako aurkientza estrategikoan egonik giltzarriarenak egiten baitzituen Europaren eta penintsularen barruko aldearen artean. Aldi berean, Atlantiko aldera ere zabalik zegoen Bizkaiko golkoaren esparruan zuen kokalekuagatik; halatan, Ipar itsasoko urekin bat egin eta historian luzaroan iraun zuten merkataritza bideak garatu ahal izan zituen.

Ontzixken forma zehazteko hainbat tipologia bereizi behar izan ziren, eta apaindura izaerako motiboak eta fabrikatzaileen markak aztertu ziren. Sortuak izan ziren lekuaren arabera, jarraian azaltzen dira pipon ezaugarriak.

Holandako Pipak

Ingalaterrrako Pipak

Frantzezarako Pipak

igo
 
Arkeolan © 2005 -Política de Privacidad
Castellano | Euskera