GIPUZKOAN AURKITUTAKO
BUZTINEZKO PIPAK

Pipas de Arcilla en Gipuzkoa
Buztinezko Pipak Gipuzkoan ... Ingalaterrrako Pipak
itzuli

Pipa ingelesak identifikatu ahal izateko hainbat lan kontsultatu behar izan genuen: Ivor Noël-Humeren “Amerikan aurkitutako pipa ingelesen bilakaera (1580-1860)”, Adrian Oswald ikerlariaren “Ingalaterrako pipen tipologia orokorra (1580-1880) eta Adrian Oswald eta David Atkinson ikerlarien “Londresen egindako pipen ontzixken formak (1580-1900)”. Aztertutako ontzixka ingelesen tipologiaren bilakaera estilistikoak hiru mende hartzen ditu, XVII. mendetik XIX. mendera arte.

Pipa hauek talde bitan banatzen dira, orpo lauak dituztenak biltzen ditu talde batek eta orpo luzeak dituztenak besteak. Lehenengo taldera biltzen dira upelaren itxura duten ontzixkak, ahoa eskuarki hortz-markekin ageri dira eta ontzixkak luzexkak dira pareta zuzen edo kurbatuekin. Bigarren taldera biltzen dira erraboilaren forma duten piezak eta neurri handiko ontzixkak dituztenak.

Ingalaterrrako pipak
 Ingalaterrrako pipak
 
Fabrikatzailearen markak zituzten hiru pieza baizik ez dira aurkitu, guztiak Ingalaterrako Bristol hirikoak. Ontzixka batean, eskuineko aurpegian, William Nicholas fabrikatzailearen izen abizenaren WN hasierako hitzak, erliebean landuak, inguratzen dituen orla zirkularra ageri da.
Egilearen hasierako hitzak jasotzen dituen pipa
  Egilearen hasierako hitzak jasotzen dituen pipa
Piparen oina, egilearen
Beste ontzixka baten orpoaren oinean RB hasierako hitzak ageri dira ziztaturik eta sastakai batek bildurik, Richard Berrymanen ikurra,eta tutu zati baten aurpegietako batean RING BRISTOL hitzak ageri dira, eta bestean OHIO, dena erliebean landua; Ring familiaren marka da, XIX. mendean Bristolen zen pipa fabrikatzaile garrantzitsuenetako baten marka.
Tutua egilearen izenarekin
Tutua egilearen izenarekin
 Piparen oina, egilearen
hasierako hitzekin
 
igo
 
Arkeolan © 2005 -Política de Privacidad
Castellano | Euskera