Mailua

Labetik ateratako burdin-bola edo agoa ingudearen gainean jartzen zen tamaina handiko kurrika batzuen laguntzaz. Mazoa martxan jartzeko unea zen. Prozesuak anteparan zuen hasiera; depositu honetan aurkitzen zen ura gurpilen gainera jauzten zen, hauek biraraziz, eta, aldi berean, hauetan txertatzen ziren ardatzak martxan jarriz. Baina mekanismoa are konplexuago zen. Ardatz hauen erdiko partean, zatirik zabalenean, masukariak aurkitzen ziren, egurrezko hortz modukoak, zeinak, ardatzak bira egitean, gabiaren atzeko partea kolpatzen zuten. Euste-puntu batean pibotatzen zuenez -boga izenarekin ezagutzen zena- mugimendu honek mazoaren burua altxarazten zuen; masukariak egindako presioa desagertzean, eta grabitate legeari jarraituz, mailua ingudearen gainera erortzen zen berriro ere.

Burdinola bateko hauspoen eta mailuaren eskema. Txomin Ugaldek egindako diseinua.

Txomin Ugaldek egindako diseinua.

Mazoaren etengabeko kolpeek zepa burdinatik banantzea zuten helburu, pixkanaka bola gori bat osatuz; ondoren, zizel baten laguntzaz, totxoetan moztuko zen. Totxo hauek, beranduago, tamaina txikiagoko burdinoletan lantzen ziren, barra edo lanketa gehiago eskatzen zuten produktu bihurtuz: laukitxoa, pletina…

Burdinaren lanketa Agorregiko arkeologia esperimentaleko kanpainan Mirandaola burdinolako mailua



Arkeolan
c/ Francisco de Gainza nº4 - 20302 IRUN (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 63 81 18 - arkeolan@arkeolan.com
Arkeolan, Centro de Estudios e Investigaciones Histórico-Arqueológicas Diputación Foral de Gipuzkoa