Burdinola bat funtzionamenduan ikustea, fabrika hauen lan egiteko modua ulertzeko modurik egokiena da. Mailuaren etengabeko kolpe monotonoek eta hauspoen ufada biziek, aparteko ikuskizuna sortzen dute, hitzekin ezin azaldu daitekeena. Baina, azken burdinolak bere ekoizpena XIX. mendean eten bazuen, nola egin dezakegu bidaia hau denboran? Agorregiko burdinolak aukera hau eskaintzen digu

Pagoetako parke naturalak, Aian, garai bateko burdinola bat gordetzen du bere barrenean, ezkutatzen dituen sekretuak ezagutu nahi dituen edonorentzat ateak irekitzen dituena. XIV. mende inguruan eraikia izan zen arren, proiektua ez zen arrakastatsua izan eta bi mende beranduago burdina ekoizteari utzi zion. Itxita mantendu zen XVIII. mendean Joaquin de Lardizabal jaunak birgaitzea erabaki zuen arte. Hala ere, bazegoen burdinola porrotera eramaten zuen zerbait: bi depositu zeuzkan, maila desberdinetan kokatuak, ura berrerabili ahal izateko. Ez zuen funtzionatu. Burdinola ez zen produktiboa, eta errotek, soilik, jarraitu zuten lanean.
Burdinola produzitu gabe egon zen mendeetan zehar. Urteen joanarekin eraikuntza hondatzen joan zen, eta, pixkanaka, landaretzak fabrika zaharra estali zuen. Hala ere, 1983an, Gipuzkako Foru Aldundia multzo monumentalaren jabe egin zen, berreskuratu eta publikoaren eskura jartzeko asmoarekin. Urteetan zehar sistema hidraulikoaren berreraikuntzan lan egin zen, eraikuntzen zaharberritzea aurrera eraman zen eta makinariaren instalakuntzari ekin zitzaion.
Ze ur kantitate da beharrezkoa burdinolaren makineria martxan jartzeko? Ze lehengai kopuru behar da burdin orea lortzeko? Galdera asko sortu ziren berreraikuntzari ekin zitzaion momentuan, eta zalantza hauei erantzuna emateko hurrengo bidea aukeratu zen: esperimentazioa. Berreraikitze arkeologikoa ezagutza zientifikoari lotzeak, arkeometalurgiak, burdinola bateko lan baldintzak erreproduzitzea posible egin zuen; prozesuan eragiten duten faktoreak aztertzeko aukera eskaintzeaz gain: airearen injekzioa eta labearen nondik norakoak, lortutako tenperaturak, produzitutako burdinaren eta ikatzaren kalitatearen arteko erlazioa, eta zeparen karakterizazioa. Makineria funtzionamenduan jartzeak akats txiki batzuk antzemateko aukera eskaini zuen, ondorengo entseguetan zuzenduak izan zirenak; bereziki, labea eta toberaren inguruan sortutakoak. Praktika esperimentalak hiru kanpainatan eraman ziren aurrera -1994, 1995 eta 1999-, zeinetan metalurgiaren ikerketa munduan espezialista kualifikatuak direnen presentzia azpimarragarria den: Peter Crew-ren gidaritzapean, Susan Crew, Philippe Fluzin, Jean Schuller, Baptiste Fluzin, Philippe Dillmann, Vincent Serneels, Julia Simon, Txomin Ugalde eta Mertxe Urteaga izan ziren, besteak beste, taldea osatu zuten ikerlariak. Entseguen helburu bezala Agorregiren antzekoak ziren burdinolek ekoiztu ohi zituzten bolumenak erreproduzitzea finkatu zen; hau da, 75kg. inguruko agoa bat 4 orduro. Xede hauek lortzeko, kanpainaren zuzendariak programa bat diseinatu zuen, pixkanaka agoaren tamaina handitzeko asmoarekin, erredukzio denbora laburtzearekin batera: erredukzio txiki batetik, 3 ordutan, eta 180 ikatz mineral kilorekin, 20 kg-ko agoa bat lortzetik; datu historikoak eskuratzen zireneraino. Hala ere, momenturate ez da 40 kg. gainditzen dituen agoarik lortu.
Esperimentazio kanpaina hauek baliagarriak izan dira, beste gauzen artean, zuzeneko erredukzio prozesuaren ezagutzan sakontzeko; burdinolaren aspektu batzuk hobetzeko, labea eta injekzio sistema –tobera- berreraikiz; eta berriro ere burdina lortzeko euskal burdingintza tradizionalaren sistema jarraituz.
Makineria martxan ikusteko aukera eskainiko duten bisitak o beti izango dira 11:30etan.:
Harremanetarako telefono-zenbakia: La entrada es gratuita.