Nor gara gu?
ARKEOLANen Dendrokronologia laborategia 1998. urtean jarri zen abian, Adebisak eta Arkeolan Ikerketa Zentroak antolatutako Sarrera Dendrokronologiari ikastaroa eman eta gero. Hurrengo urteetan giza taldea prestatzeko lanez eta miaketak burura eraman ahal izateko beharrezkoa den azpiegituraz arduratu zen, baita miaketetatik etorritako neurri eta datuen erregistroaz ere. |
Arkeolango bulegoa |
Laborategiaren helburua hasiera-hasieratik izan zen Gipuzkoako lurraldearentzat datazio tresna bat sortzea, gogoan bereziki datazio arkeologikoak zituela. Asmo honetan pisu handia zuten Bidasoaldean iragan mendearen azken hamarraldian aurkitutako erromatarren Behe Inperio garaiko aztarnak. Irungo Santiago kalean 1992an egindako indusketak agerian utzi zuen Oiassoko portuko kaien atal bat osatzen zuen zurezko egitura bat. Zurak Bordeleko laborategi batean datatu ziren haritzaren kurba akitaniarra erreferentzia hartuta. Horrexegatik iritzi genion beharrezkoa geure erreferentziazko kurba bat sortzeari, aurkikuntza berriak datatzeko xedean. Arkeolanen dendrokronologia laborategiko taldea osatzen dute EHUn Biologia Zientziatan lizentziatutako Josue Susperregi jauna eta Bartzelonako Unibertsitateko Arte Historian lizentziatutako Susana Prado andrea. |
Web orriaren egitea: Maria José Noain