GIPUZKOAN AURKITUTAKO
BUZTINEZKO PIPAK

Pipas de Arcilla en Gipuzkoa
Buztinezko Pipak Gipuzkoan...Holandako Pipak
itzuli

Don Ducok 1610 eta 1815 bitarteko ontzixka holandarrei begira bereiziriko oinarrizko bost motak eta Friederichek osatutako 1600 eta 1685 bitarteko tipologia erreferentziatzat harturik, hiru ontzixka mota bereizi dira. Zaharrena XVII. mendekoa da, oso presentzia apala du, eta upeltxo baten forma du, orpo lauarekin. Beste bi ereduek, XVIII. mendekoek, orpo garaia dute; batak inbutu baten itxurako ontzixka du, eta bestea, askoz ere ugariagoa, arrautza formakoa.

 

Holandako pipak
  Holandako pipak
 

Ontzixken ahoa edo tutuak inguratzen dituzten hortz-markak dira dekoraziozko elementu nagusiak; tutuetan, sarri askotan kiribilekin tartekatuz, zerra-hortzak eta erronboek edo kateatutako zirkuluek inguratutako puntuak bereiz daitezke.

Tutua hortz-markekin
 Tutua hortz-markekin
Maiz ageri da zitori horia, Frantziako monarkiaren armarri-ikurra, tutuetan txertatutako diamanteek inguraturik nabarmentzen dena.
Zitori horiarekin dekoratutako tutuak
  Zitori horiarekin dekoratutako tutuak

Tudor arrosa da erregistratzen den beste motibo bat; ontzixken aurpegietan egokiturik, erliebean egindako hiru, sei edo zortzi puntuko talde batez irudikatzen da. Diseinu hau Jaime I.aren agintaldian zehar Holandara ihes egin zuten fabrikatzaile ingelesek ezagutarazi zuten, eta Tudor etxeari zioten leialtasuna adierazten zuten horrenbestez.

 
Tudor arrosarekin dekoratutako pipa   Tudor arrosarekin dekoratutako pipa
 Tudor arrosarekin dekoratutako pipak
Hitzez hornituriko tutua  
Ugari dira Goudan egindako pipak. Pipa horietako tutu batzuk inguratuz INGOUDA hitza ageri da fabrikatzailearen izenaren ondotik.
  Hitzez hornituriko tutua
 
Ontzixken ezkerreko aurpegian koroak ageri dira marka batzuen gainean. Hostoz edo perlaz egindako koroen pean era askotako motiboak ageri dira, zifra biko zenbakiak, hitz hasiera bi, esku bat, erronbo bat eta beste.
Koro batez inguratutako 24 zenbakia duen ontzixka   Koro batez inguratutako eskua duen ontzixka
  Koro batez inguratutako 24 zenbakia duen ontzixka   Koro batez inguratutako eskua duen ontzixka
Koro batez inguratutako VR hasierako hitzak dituen ontzixka   Koro batez inguratutako PV hasierako hitzak dituen ontzixka
 Koro batez inguratutako VR hasierako hitzak dituen ontzixka    Koro batez inguratutako PV hasierako hitzak dituen ontzixka
 
Gisa honetako markak ageri ere dira orpoen oinean. Ontzixka hauetako askoren orpoen aurpegietan Goudako armarria azaltzen da, 1739an pribilegio honen jabe egin baitzituzten aipatutako hiriko fabrikatzaileak euren produkzioa babesteko xedean eta euren markak beste hirietako fabrikatzaileek plagiatuak ez izateko xedean.
  Orpoan Goudako armarria duen ontzixka
 Orpoan Goudako armarria duen ontzixka
Orpoan eta armarriaren gainean S bat duen ontzixka  

Zenbaitetan S bat irakur daiteke armarriaren gainean; slegte (arrunta) esan nahi du, eta 1740an hasi ziren hizki hori erabiltzen kalitate hobea zuten piezetatik bereizi ahal izateko.

 Orpoan eta armarriaren gainean S bat duen ontzixka
 

Jonas pipa ezagunen zatiki batzuk daudela esan beharra dago. Pipa mota hauen ontzixkak bizardun baten buruaren forma du, eta tutua ahoa irekita duen arrain antzeko batek eratzen du. Balea Jonas irensten eta ondoren itzultzen irudikatzen bide du pieza honen diseinuak. 1630ean hasi ziren pipa mota hau fabrikatzen, eta ospe handia izan zuen marinelen artean.

Jonas pipa   Jonas pipa
 Jonas pipak
 

Era berean, Holandako pipen artean identifikatu dir motibo geometrikoekin eta landare izaerako motiboekin apaindutako tutu kopuru garrantzitsu bat, ontzixka galloiz dekoratuak eta oparo dekoratuta dauden ontzixka batzuk; azken hauen ezkerreko aurpegian arrantzale baten edo Gilermo III.a erregearen irudia ageri da erliebean.

  Tutu dekoratuak
 Tutu dekoratuak
Ontzixka galloiz dekoratuak
 Ontzixka galloiz dekoratuak
Ontzixka irudiarekin
 Ontzixka irudiarekin
 
igo
 
Arkeolan © 2005 -Política de Privacidad
Castellano | Euskera