GIPUZKOAN AURKITUTAKO
BUZTINEZKO PIPAK

Pipas de Arcilla en Gipuzkoa
Gipuzkoan Aurkitutako Buztinezko Pipak... Frantziako Pipak

Frantziako piezak definitzeko orduan Maurice Raphäelek XVII. mende amaierako pipei begira zehaztutako formak aintzat hartu behar ziren.

Ontzixka bat aparte utzita, tutu zatikiek baizik ez dute osatzen bilduma hau. Formaz luzanga den eta orpo garaia duen ontzixka hau “croche” deituriko pipa motari dagokio.

“Croche” pipa
  “Croche” pipa
 

Tutuak inguratuz ageri diren hizki ziztatuek, fabrikazio-hiriaren berri emanez eta, zenbaitetan, fabrikatzailearen izen-deituren berri emanez, aukera ematen dute XIX. mendean egindako piezak direla baieztatzeko, Saint Malo, Saint Omer eta Givet hiri frantsesetan eginak; Saint Maloko L.M.F. etxeak, Saint Omerreko Louis Fiolet fabrikak, Frantziako etxe ospetsuenetakoak, eta Giveteko Gambier etxeak eginak ziren. Azken hauek “à Paris” epigrafearekin ageri dira, pipa hauek “terre commune” delakoa baliatuta egiten zirela adierazteko. Hala eta guztiz ere, esportatzeko produktuetan aplikatutako esnobismo hutsa izan zitekeen Iain Walker adituaren ustez.

 

Hitzez hornituriko tutua   Hitzez hornituriko tutua
  Hitzez hornituriko tutuak
 
igo
itzuli
 
Arkeolan © 2005 -Política de Privacidad
Castellano | Euskera