GIPUZKOAN AURKITUTAKO
BUZTINEZKO PIPAK

Pipas de Arcilla en Gipuzkoa
Gipuzkoan Aurkitutako Buztinezko Pipak ...Definizioa eta Piparen Atalak


Pipa hitzaren definizioa edozein hiztegi entziklopedikotan aurki dezakegu, baita Espainiako Erret Akademiaren Hiztegian ere, eta balio du buztinezko pipa ere definitzeko.

 

PIPA ... Tabakoa erretzeko tresna arrunta; tutu batez eta muturrean ontzixka batez osatua, non tabako xehea ipintzen den. Berau piztean kea tutuaren beste muturretik zurgatzen da pitaren bidez. Material ezberdinez egindakoak daude eta neurri askotakoak.... Salvat Universal Hiztegi Entziklopedikoa. 17. Liburukia (1975) 61. or.

 

pipa ... Erretzeko tresna, mutur batean ontzixka bat duen tutuaz osatua; ontzixkan tabako xehea edo beste substantzia bat ipintzen eta pizten da, eta kea tutuaren beste muturretik zurgatzen da, pitaren bidez.... Gaztelaniaren Hiztegia. Espainiako Erret Akademia (1992) 1608. or.

Buztinezko pipak hiru atal nagusi dauzka, ontzixka, tutua eta pita.

  Pasatu kurtsorearekin piparen atal ezberdinen gainetik 

Tabakoa ipintzen den tokia da ontzixka. Pieza honetan goiko irekiduraren ertza (ahoa), ontzixkaren barrunbea (labetxoa), ontzixkaren lodiera sekzioan (pareta) eta oina bereizten dira.

Ontzixkaren atalak
 Ontzixkaren atalak

 

Pipa batzuek orpo izeneko irtenune gutxi gora-behera zilindrikoa erakusten dute oinean, eta hiru motatakoa izan daiteke: laua, garaia eta zuzena. Ez dago garbi zein den orpoaren helburua, egile batzuen aburuz izaera funtzionala zuen artean, beste batzuentzat izaera estetiko soila baizik ez baitzuen. Erabilerari dagokionez, batzuen ustez erabiltzen zen artean gainazal lau batean utzi behar izatera pipa ahoz gora geratzeko balio zuen, baina beste egile batzuen aburuz, pipa bera moldatu eta gero taula batean eta haize zabalean lehortzen uzteko balio zuen, taulak zulo batzuk baitzituen horietan orpoa egokitzeko.

 

Mota ezberdinetako orpoak dituzten pipak
Mota ezberdinetako orpoak dituzten pipak

Tutua mutur bietatik irekita dagoen pieza luzea da, barrutik hutsik dagoena. Zuloa barrenean kea dabil.

Pita da ahoan barneratzen dugun pipa atala, tutuaren muturretako batean dagoena; zuzena edo zirkularra izan daiteke, edo luzakin bat besterik ez. Lehenengoa tutuaren muturrean ebaki soil bat eginez gauzatzen zen; hurrengoa moldean egiten zen, amaiera biribilduarekin, eta hirugarrenak, moldean egina ere, luzakin baten gehigarria erakusten zuen, pitari hortzen artean eusteko.

Pita zuzena duen pipa
Pita zuzena duen pipa
Pita zirkularra duen pipa
Pita zirkularra duen pipa

Dekoraziozko markak eta motiboak piparen honako atal hauetan ager daitezke berex edo aldi berean:

•  Ontzixkaren alboko aurpegietan, tutuan, orpoan eta pitan.
•  Ontzixkaren aurreko eta gibeleko ataletan.
•  Tutua eta pitaren goiko eta beheko ataletan.
•  Ontzixkaren oinean eta orpoan.
•  Tutua edo ontzixkaren ahoko ertza inguratuz.

 
Arkeolan
Arkeolan
 
igo
 
Arkeolan © 2005 - Política de Privacidad
Castellano | Euskera