GIPUZKOAN AURKITUTAKO
BUZTINEZKO PIPAK

Pipas de Arcilla en Gipuzkoa

Gipuzkoan Aurkitutako Buztinezko Pipak ...Erdi Aro Osteko Arkeologia eta Tabakoa Erretzeko Pipak

Tabakoa erretzeko buztinezko pipa Europako herrien eguneroko bizitzan zegoen presente XVI. mendearen erdialdetik XX. mende hasiera arte; haren arrastoak gure garaira arte iritsi dira, hein handi batean metodologia arkeologikoaren aplikazioari esker.

  Indusketa Panpinot kaleko 12-14. zenbakietan, Hondarribian
 Indusketa Panpinot kaleko 12-14. zenbakietan, Hondarribian
 
Donostiako Santa Teresa komentuan aurkitutako pipa
Donostiako Santa Teresa komentuan aurkitutako pipa
  Donostiako Santa Teresa komentuan aurkitutako pipak

Erdi Aro osteko aztarnategietan edo mailetan ageri ohi diren maiztasunak izaera berezia ematen diete beroriek datatzeko orduan, eta gainera, aukeren arku zabal bati buruzko informazioa eskaintzen dute; esate baterako, hondoratutako itsasontzi holandarretan aurkitutako zurezko kutxa ukitu gabeek, barruan pipak zeuzkaten kutxek, berretsi egiten dituzte inbentarioko datuak eta garraiatuak izateko piezak biltzeko erak; edo Danimarkako aztarnategi batean (merkatu bat izan zen lekuan) tabakoz betetako pipak aurkitu izanak adierazten du gisa horretan saltzen zituztela salmentak sustatzearren. “Gutxieneko kalitatea ez izateagatik” bazterreratutako pipa puskez osatutako zabortegien indusketak oso lagungarriak dira pieza ugarien berri izateko, esate baterako Sain-Maloko Cretal Aine et Cie fabrikakoak. Getariko Salbatore elizan aurkitutako ontzixkek, bigarren zulo bat dutenek, jatorrizko tutua hautsi ondoren pipak berrerabili egiten zituztela erakusten dute, eta Hondarribian aurkitutako pita batek, hari bildu batez estalirik, pipa ahoarekin eustean abrasioz eragindako hortzen higadurari aurre egiteko hartutako metodoa uzten du agerian. Patologia hau Danimarka, Alemania eta Gipuzkoako nekropolietan aurkitutako hezurduretan egiaztatu ahal izan da, esate baterako, Andoaingo Buruntzako San Martin Elizako ehorzketetan.

 

Getariako Salbatore elizan aurkitutako ontzixkaGetariako Salbatore elizan aurkitutako ontzixka
  Getariako Salbatore elizan aurkitutako ontzixkak
Pita higatua
  Pita higatua
igo
 
Arkeolan © 2005 - Política de Privacidad
Castellano | Euskera