|
DENDROKRONOLOGIA
DEFINIZIOA ETA METODOLOGIA
|
|

San
Martingo hariztia. Oñati.
Dendrokronologiara
(grekoko dendros, zuhaitza, eta cronos, denbora) biltzen
dira zuhaitzetan urteko hazkundea adierazten duten eraztunak
identifikatzea eta horietako bakoitzari, era zehatz
batez eta zalantzarako zirrikiturik utzi gabe, egutegi
abtsolutuan urte zehatz bat ematea, zeinetan azken urtea
oraina den, helburu duten metodoak. Dendroarkeologia
edo zur historikoak edo ia fosilduak datatzeko urteko
eraztunak aztertzen duen adarraz gainera, beste adar
batzuetan bana daiteke Dendrokronologia, eta horietako
batzuk inguramen eta giro izaerako arazoetara mugatzen
dira. Dendro aurrizkiak zientzia diziplinaren izaera
bereziarekin egiten du bat; halatan, dendroklimatologiak
iraganeko eta egungo klimen ikerketa dendrokronologikoak
adierazten ditu. Era bertsuan, dendroekologiak, dendrohidrologiak
eta dendrogeomorfologiak komunitate biotikoen ekologiaren,
ibai, aintzira eta urtegien emarien eta uholdeen historiaren,
eta prozesu geomorfologikoen ikerketa dendrokronologikoak
adierazten dituzte hurrenez hurren.
Igo
|
|
|
|
Irungo
Santiago kalean 1992. urtean induskatutako erromatarren
garaiko portuak aukera eman zuen Gipuzkoako lurraldean
aurreneko azterketa dendrokronologikoak egiteko. Bordeleko
laborategi batek kai-sare zaharretik ateratako zurezko
hondakinen datazioa zehaztu zuen. Ikusirik lortutako
emaitza onak eta zientzia arlo honen aukera handiak
eta aplikazio anitzak, lehenengo esperientzia honek
bertako langileez osaturiko laborategi bat osatzeko
aurreneko asmoak piztu zituen, eskualdeak berezko erreferentziak
izan zitzan eta lanak inguru geografikora zabal zitezen.
Ildo honetatik, Arkeolan Historia eta Arkeologiako Azterketa
eta Ikerketa Zentroak, Adebisaren lankidetzarekin batera,
eskualdeko ikerlari gazteak prestatzeko programa bat
sortu zuen 1997an. Hasiera batean Bordeleko L.A.E. (Laboratoire
d’Art et Expertisation) laborategiaren tutoretzapean
bideratu zen programa hori. Aurreneko urrats horiek
sendotu egin ziren 1998. urtean Emilia Gutiérrez
irakaslearekin (Bartzelonako Unibertsitateko Biologia
Fakultateko Ekologia Saila) lotutako harremanei esker,
proiektu honetan bera izan baita aholkulari zientifiko.

Neurketak
egiteko laborategia
Une hartatik eta egun arte ez dute etenik izan Irunen
ikerketa ildo honi jarraitzeko lan-talde bat sortzeko
ahaleginek, bai langileak prestatzeko orduan bai beharrezkoa
den materiala arian-arian lortzeko orduan. 1999. urtea
erabakigarria izan zen proiektu honetan; izan ere, ikerlari
talde egonkor bat osatu zen, berezko azpiegiturarekin.
LINTAB neurketak egiteko laborategi bat erosi ahal izan
genuen Irunen era askotako neurketak egin ahal izateko,
ordu arte ezinbestean jo behar baikenuen Bartzelonara
funtsezko lan hau bete ahal izateko.
2000. urte hasieran, agerian jartzen hasi ziren lan
honen emaitzak, eta Bidasoaldean aurreneko kronologia
zehaztu ahal izan zen. 170 lagin aztertu ziren eta aurreneko
erreferentzia multzoa lortu zen. Lehenengo urrats honetan
zehaztasun gorena lortzea guztiz funtsezkoa zenez, datuak
behin eta berriz iragazi ziren 1814. urtetik 1999. urte
arte luzatzen den kronologiako hogeita hamar laginak
bereizteko.
Lehenengo lorpen honen garrantziak leku ezin hobean
jarri du ikerketa ildo hau, hazteko eta sendotzeko bide
ezin hobean.
Euskal Herrian aurreneko urratsak egiten hasia da dendrokronologiak,
eta egoera hau bertsua da penintsulako beste lekuetan
ere. Hortaz, penintsulako alde ezberdinetako klimaren
datu dendrokronologikoen bankuak sortuz gero, zientzia
honek oraingoz ez duen estatusa lortzeko modua izango
du eta Europako mailetara iristeko aukera.

Haritzaren
eraztunak luparekin ikusita
Igo
|
GIPUZKOAK
DITUEN BEREZITASUNAK
|
|
1992.
urtean Irungo Santiago kaleko erromatarren garaiko Portuaren
datazioak Akitaniako kurbaren arabera zehaztu ziren,
eta horrek aukera eman zuen gure eskualdeak bisagra
edo bandarenak egiteko zuen gaitasuna agerian uzteko;
izan ere Frantziaren hegoaldeko multzo dendrokronologikoak
penintsularen iparraldekoekin lotzeko modua izan zen,
eta horrela, eskualdeko multzoen bidez halako zubi bat
eraiki zen Gipuzkoaren barruko aldera iristeko eta,
aurrera eginez, Mediterraneoko isurialdearekin bat egiteko.
1998. urtean Arkeolanen laborategia osatu zenez geroztik,
ez dute etenik izan bizirik dauden zuhaitzekin, eraikuntzan
erabilitako zurekin eta zur arkeologikoekin egindako
laginketek, izan ere, Gipuzkoako lurraldeari begira
erreferentziazko kurba bat osatu nahi da etorkizunean
datazioak egiteko tresna gisa baliatu ahal izateko.
Aldi berean, bizirik dauden zuhaitzen laginketak erabiltzen
ari gara klimak beren hazkundean dituen eraginak bezalako
beste alderdi batzuk aztertzeko xedean.
Agerrebekoa
baserria. Zarautz
Igo
|
|
|
Dendroklimatologiak
dataturiko zuhaitz eraztunak erabiltzen ditu egungo
eta iraganeko klima aztertu eta osatzeko, edo gauza
bera dena, zuhaitzen hazkundean erabateko eragina duten
klima aldagaiak zehazteko. Eta hori horrela da zuhaitzak
iragazkiarenak egiten dituelako, jaso eta bere egiten
dituelako klima aldagaiak lodiera jakin bateko eraztunak
sortuz, hots, H. Fritts adituak klimaren leihoa deitua
eskainiz. Metereologia laborategietako erregistroek
batez beste azken ehun urteko epea hartzen badute eta
idatzizko testigantzak ez badira iturri fidagarri epe
luzeko gorabehera klimatikoen jarraipen xehea egiteko,
zuhaitzen eraztunen azterketen bidez gutxienez azken
milurtekoaren hasierara egin dezakegu atzera Europako
zuhaitz bizien kasuan, eta askoz ere harantzago eraikuntzan
erabilitako zuraren eta ia fosildurik dauden zuren kasuan.
Dendroklimatologiatik
abiatuta lortutako iraganeko klimak, hau da, urteko
prezipitazio eta tenperaturen zehaztapena oso tresna
egokia izan liteke klimaren gorabeheren izaera eta maiztasuna
zehazteko orduan. Klimaren ezaugarriak ezagutzeko egun
erabiltzen diren epeak baino denbora tarte luzeagoak
hartuta (gutxienez 30 urte, Munduko Metereologia Erakundearen
arabera), bilakaeraren berri askoz ere xeheagoa lor
dezakegu, berau eragiten duen sistemaren dinamika ezagutu
dezakegu eta oraina perspektiba zabalago batez zehaztu
dezakegu.
Igo |
|
|
dendrocronologia@arkeolan.com
Igo
|
|
Francisco
de Gainza nº4 - 20302 Irun (Gipuzkoa) tfno: 943 63 82 18 fax:
943 63 82 09
|