ARTXIBOA
ETA LIBURUTEGIA
Azterketa
Zentroarekin batera sortutako artxiboaren ondareak
aukera ematen dio Arkeolani bere ikerketen emaitzak
gizarteratzeko. Bitarteko hau baliatuta, halako truke
onuragarri bat gertatzen da gure bulegoetara informazio
bila hurbiltzen diren guztiekin: kontsultak eta zerrendak,
dokumentuen informazioa, arkeologia fondoak, kartografia
historikoa eta argazkiak.
DOKUMENTUEN
ARTXIBOA
|
|

Dokumentuen artxiboa 1987-1989 urte bitartean eskainitako
Gazteak Hiri Arkeologian Prestatzeko Ikastaroarekin
batera osatzen hasi zen. Ikastaroaren arloetako batean
soilik dokumentu iturriekin zerikusia duten lanak aztertu
ziren, ezinbesteko osagarriak baitira hiri arkeologian.
Aldi horretan bildutako informazioarekin dokumentuen
artxiboa osatzen hasi ginen. Hasiera-hasieratik funtsezko
atal bi bereizi ziren, beti ere Gipuzkoako lurraldeari
gagozkiolarik:
-
Erdi Aroko hiribilduak.
- Burdinolak.
Idatzizko
informazio hauek osatu egin dira urteotan, eta Erdi
Aroan hiribildu izan ez ziren herriak bildu dira atal
berri batera. Egun 16.000tik gora agiri-katalogo daude,
hiribilduetako gotorlekuei buruzko datuak, hiriguneen
bilakaerari buruzkoak, eraikitzeko ordenantzei buruzkoak,
elizetan bideraturiko berritze lanei eta beste batzuei
buruzkoak eskaintzen dizkigutenak; edo burdinolen atalean,
ekoizpenari, erabilitako makineriari, jabeei eta beste
alderdi batzuei buruzko informazioa eskaintzen digutenak.
Kasu
zehatz batzuetan, esate baterako Getariako Salbatore
elizan, dokumentu bilduma garrantzitsua kontserbatzen
da, hainbat artxibotatik etorria, elizari buruzko informazio
ugariaren eta hiribilduaren historia orokorraren berri
ematen diguna. Eliza honi buruzko dokumentuak aztertu
eta indusketa arkeologiko bat bideratu zen 1996 eta
1997 bitartean tenplua berritzeko lanak zirela-eta.
Dokumentuen aurkibidea(pdf)
adobe
acrobat reader instalatu.
Igo
|
|
|
|

Antonino
Pioren garaiko txanpona. Santiago kalea (Irun)
Argazkien artxiboak une honetan 56.000 irudi baino gehiago
ditu. Irudi horiek Zentroak bideratutako indusketa arkeologikoetatik
eta azterketa historikoetatik, eta Gazteak Hiri Arkeologian
Prestatzeko Ikastaroan zehar egindakoetatik etorriak
dira. Bolumena aintzat hartuz gero, aipagarria da Gipuzkoako
burdinola eta errotei emandako saila; izan ere, egun
Gipuzkoan kontserbatzen diren mota honetako eraikin
guztien irudiak jasotzen dira, nola egitura eta eraikinen
hondakinenak hala makineriarenak.
Beste sail interesgarri bat indusketetatik ateratako
tresna arkeologikoek osatzen dutena da: txanponak, zeramikak,
harribitxiak, norberaren erabilerarako objektuak eta
beste batzuk, erromatarren garaietatik hasi eta aro
garaikide bitartekoak, alderaketak egiteko guztiz material
interesgarria izan daitekeena antzeko ezaugarriak dituzten
jarduera arkeologikoetan aritzen diren ikerlarientzat.
Argazkien artxibo osoa datu-base batean dago eskuragarri
bila ari dena modu errazago batez aurki dezan.
Igo
|
|
|
|
Atal
honetan zentroaren ibilbidean kontsultatutako artxiboetatik
jasotako kartografia eta planimetria historikoa aurkezten
da bildurik. Nagusi dira gotorleku militarren planoak,
gehienak Madrilgo Servicio Histórico Militar,
Vincenneseko S.H.A.T Archives du Genie eta Segoviako
Archivo Militar artxiboetatik ekarriak.
Era
berean, eraikin, eliza eta abarretan egindako berritze
lanei buruzko planoak daude, gehienak Valladolideko
Chancilleriatik eta San Fernando Arte Ederretako Akademiatik
ekarriak, Gipuzkoako Protokoloen Artxibotik, Gipuzkoako
Artxibo Nagusitik eta udal artxiboetatik jasotakoak
ahantzi gabe. Atal honetan eliza bateko berritze lanei
buruzko plano xeheak aurki ditzakegu, batzuk koloretan,
baina baita orube eta lursailen kokalekuari buruzko
plano soilak ere.

Burdinolak eta errotak Lezo ibaian. XVIII. mendea.
Historiaren Errege Akademiaren artxiboa
Gainera,
aipagarri dira elizbarrutietako artxiboetan zenbaitetan
aurkitzen diren informazioak, elizbarrutitik harantzagoko
informazioak baitira sarri askotan. Esate baterako,
Leintz-Gatzagaren kasua dugu, Donostiako elizbarrutiko
artxiboan aurkitutako plano bati esker ezagutu ahal
izan baitzen gatza ekoizteko dorla edo ontzien banaketa,
izena ezagutu arren ezezagun baitzen non kokatzen ziren.
Egun plano honen kopia bat ikus daiteke aipatutako herriko
gatzaren museoan.
Igo
|
|
|
Arkeolanek, Historia eta Arkeologiako Azterketa eta
Ikerketa Zentroko liburutegian gutxi gora-behera 3.500
liburuki ditu monografia, aldizkako argitalpen eta artikuluak
kontuan izanik. Kopurua handia ez den arren, espezializazio
maila handikoak dira, eta nagusiki arkeologiarekin lotutako
informazioa eskaintzen dute, baina asko dira, halaber,
Gipuzkoako eta Euskal Herriko ondareari emandako liburukiak.
Aipatutako atalen artean aipagarria da arkeometalurgiaren
gaiak hartzen duena, Europako esparru zientifikoan eta
gai honen inguruan egindako argitalpen gehienak biltzen
baitira sail horretara. Era berean, aipagarri dira artxiboetatik
jasotako eskuizkribuak, esate baterako, Euskalerriaren
Adiskideen Batzordeen (Bigarrenak) Metalurgiaren tratatua,
1765-1773 urteetakoa. Eskuizkribu hau luze gabe banatuko
du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eta ezin aipa gabe utzi
erromatarren garaiko zeramikari emandako saila; honakoan
ere Europako esparruan gai honetan adituak diren espezialisten
lanak biltzen dira.
Gainera,
unibertsitateetako eta ikerkuntzari emandako erakundeetako
historia eta arkeologiari buruzko aldizkari eta argitalpen
zientifikoekin egiten ditugun trukeekin osatzen da liburutegiaren
fondoa.
Igo
|
|
|

Arkeolanek
zaintzen duen ondare arkeologikoaren artxiboa lehen
adierazitako atalek osatzen dute: dokumentazio historikoa,
argazkien dokumentazioa eta kartografiarena, eta eskuragarri
dute kontsultatu nahi duten guztiek. 1989. urtean Zentro
hau sortu zenetik Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza
izan da zentroa mantenu eta zabaltzeko eta Arkeolanen
egoitzaraino hurbiltzen diren ikerlariei harrera egin
eta atenditzeko.
|
|
|
Artxiboan
kontsultak egiteko ordutegia: astelehenetik ostirala
arte, 9:00etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 18:00ak
arte, aldez aurretik telefonoz eskatuta.
tfnoa: (+34) 943 63 82 18
faxa: (+34) 943 63 82 09
|
|
Francisco
de Gainza nº4 - 20302 Irun (Gipuzkoa) tfno: 943 63 82 18 fax:
943 63 82 09
|