ARKEOLOGIA
Arkeologia saila talde egonkor batez osatuta dago,
eta hainbat lizentziatu eta doktoreekin batera maila
ertaineko teknikariak, landa eta laborategietako laguntzaileak
ari izaten dira lanean, batez ere hiri jardueretan
espezializaturik. Ikerketak Baskoniako Aro Iluna argitzea
du helburu; erromatarren azken eraginen eta Behe Erdi
Aroaren ernaltze bizia gertatu arte luzatzen den aldi
hertsi hori argitzea du helburu. Aldi honetako informaziorik
ez dago eta ez dago espazio hau okupatzen zuten biztanleei
buruzko albisterik ere.
Lanen
plangintzan bi abiapuntu kontuan hartu dira. Aldi
honen aurretik erromatarrak izan zirelako errealitatea,
eta Erdi Aroko hiribilduak fundatzeko prozesua, hauxe
baita lurraldearen egungo antolamenduaren erantzule
nagusia. Fenomeno bien artean Aro Iluna deitutakoa
kokatzen da, eta erromatarren garaiarekin edo Erdi
Aroarekin lotzeko zubiak eta erreferentziak eskaintzen
ditu. Hurbiltze saio honetan ezin ahantz daitezke
beste jarduera esparru batzuk, esate baterako, ikerketa
arkeometalurgikoak eta artzaintza jarduerari emandakoak.
Azken horien eskutik lotu ahal izan dira abiapuntua
Brontze Aroan duten eta jarraipena Burdin Aroan, erromatarren
garaian, mende ilunetan eta Erdi Aroan duten aztarna
arkeologikoak, gure garaira arte iritsi direnak
HIRI
INGURUA
|
|
Hiri
arkeologiari emandako urteetako esperientziak Gipuzkoako
Erdi Aroko 25 hiribilduren ezagutza zehatzean du isla:
|
Alegia
Arrasate-Mondragón
Azkoitia
Azpeitia
Bergara
Deba
Donostia-San
Sebastián
Eibar
|
Elgeta
Elgoibar
Getaria
Hernani
Hondarribia
Leintz-Gatzaga
Mutriku
Ordizia
Orio
|
Segura
Soraluce
Tolosa
Usurbil
Urretxu
Villabona
Zestoa
Zumaia
|
Ikerketa arkeologikoak oso lagungarriak izan dira
hipotesi batzuk zuzentzeko, esate baterako, hiribilduetako
babesak hirien eremuaren perimetroan elkarri atxikiriko
etxebizitzen bidez antolatzen zutela diotenak.
Arlo honetan egindako aurreneko jarduera arkeologikoak
1988. urtean bideratu ziren Leintz-Gatzagan eta Arrasaten,
hurrenez hurren. Harrez gero, errepikatu egin dira
testigantza mota honen aurreko erregistro arkeologikoak,
eta egun datu-banku garrantzitsu bat dugu osatuta,
tipologia izaerako irizpide batzuk zehazteko eta Gipuzkoako
Erdi Aroko hiribilduetako gotorlekuen arkitekturaren
babes egituren artean eredu aipagarrienak zehazteko
modua eskaintzen diguna

Arrasateko
Erdi Aroko harresiko dorrea
|
OIASSO,
BASKOIEN HIRIA ETA BIZKAIKO GOLKOKO ESKUALDE MAILAKO
PORTUA
|
Irungo
Tadeo Murgia kaleko portu erromatarra
Dudarik
gabe Oiassokoa da mende aldaketa honetan eta Gipuzkoako
lurraldean izan den gertaera arkeologiko nagusia.
Ezer ez zegoen aurkientza batetik hiri bat loratu
da, aurreikuspenen arabera 12 eta 15 hektarea bitarteko
azalera duena, Kristo ondoko 70 eta 150 urte bitartean
jarduera handiko portu handi batez hornitua, Bizkaiko
Golkoko trukeei emana; hirigunetik kanpora kokaturiko
nekropoli bat hiriko irteera garrantzitsuenetako baten
ondoan; Higer lurmuturreko ainguralekua, non ontziek
aterpe hartzen zuten ekaitza izaten zenean; zilar
ustiategiak ugari diren meatze-gunea eta Txingudiko
eskualdea zipriztintzen duten aurkikuntza puntual
batzuk: txanponak Behobian, Hendaiako Santa Anan,
San Enriken, San Martzialen, era guztietako hondakinak
Hondarribiko hirigunean, etab. Berreskuratutako bildumek
agerian uzten dute bertako biztanleen bizi-maila,
Atlantiko itsasbazterreko erromatarren garaiko hirietako
giroarekin guztiz bat zetorrena.
Aurkientza
honetan Oiassoko hiriari eta Bizkaiko Golkoan izandako
erromatarren garaiko aldiari emandako museo arkeologiko
bat proiektatu da. Ekimen hau bere egin du Irungo
Udalak eta eraikuntza lanak, 15 hilabeteko exekuzio
epe batekin, 2002ko martxoan esleitu dira.
|
GARUMA
ETA ARRAINAK GAZITZEKO FAKTORIAK GIPUZKOAKO KOSTALDEAN
|
Getariako
egungo herria erromatarren garaiko arrain kontserben
instalazio batekin, itsas arrainen haztegi batekin,
identifikatu izana, Lapurdiko Getarian I. mende hasieran
mota honetako beste instalazio bat fundatu zutela
egiaztatu izana eta Oiassoko portuko (Irun) nasetan
merkataritza jarduerari loturiko arrantza jarduerak
garatzen zirela erakusten duten proba ugari aurkitu
izana, oso lagungarria izan da erromatarren garaiko
arrainak gazitzeko instalazioen eta bereziki garumaren
azterketa globala planteatzeko orduan.
Garuma
oso maite zuten arrain-saltsa bat da, erromatarren
sukaldaritzan plater gehienetan erabiltzen zuten osagaia.
Mendebaldean, Islamen mendeko lurraldeetan eutsi egin
zioten elikagai horri, eta XVIII. mendeko sukaldaritza
erreferentzien artean aipatzen da; Asiako hego-ekialdean,
Indonesia, Kanbodia eta Vietnamen, funtsezko produktu
gisa kontsumitzen dute egun. Azken esparru horretatik
datu zehatzagoak bildu dira nola prestatzen den jakiteko.
Jasotako informazioak produktu hau modu esperimental
batean prestatzeko aukera ematen du.
|
ERROMATARREN
GARAIKO MEATZARITZA
|
Erromatarren
garaiko meatzaritzak bere identifikazioa errazten
duten ezaugarri komun batzuk aurkezten ditu. Mailuen
bidezko lan zehatz batek ematen dio amaiera indusketak
berdintzeko lanei. Galeriak gangen bidez eratuta daude,
eta horien artean lauak eta kanoi erdikoak bereizten
dira. Sekzioak estandarrak dira, 1,80 metro inguruko
altuerarekin eta 0,90 metroko zabalerarekin. Metro
gutxiren buruan halako hutsarte batzuk tartekatzen
dira hormetan; bertan galeriak argiztatzeko olio-lanparak
paratzen zituzten, eta plano inklinatuko galeriak
zirenean, harmailak lantzen zituzten zoruan. Hamarnaka
metroko jauziak dituzten putzuak zirkularrak dira
edo lauangeluarrak, gutxi gora-behera 1,10 metroko
diametro eta aldeekin. Badira bestelako lan batzuen
aztarnak ere, gela txikiak, landutako hozkak, tximiniak
eta beste. Formen berezitasun honek aukera eman du
Gipuzkoako hainbat lekutan erromatarren garaiko meatzaritzaren
testigantzak ezagutzeko, Hernanin, Arrasaten, Oiartzunen
(Arditurriko meatze-gunea) eta Irunen; azken bi hiri
hauetan aurkitu dira eredurik osoenak.
.....
Arditurri
10 meategiko galeriak. Oiartzun.
Egun
ARKEOLAN, Felix Ugarte elkartearekin batera –zorupeko
ondarearen azterketari emana–, ikerketa proiektu
bat bideratzen ari da Gipuzkoako aspaldiko meatzaritzaren
inguruan. Marko honetan erromatarren garaiko beste
galeria eredu batzuk aurkitu dira Arditurriko meatze-gunean,
Oiartzunen. Proiektu honek ezkutuan dauden galeriak
eta horien kanpo aldeko aztarnak eta habitat unitateak
aurkitzea, meari ematen zioten tratamenduaren berri
izatea eta kronologikoki zehazteko erreferentziak
aurkitzea du helburu nagusi.
|
EUROPAKO
ATLANTIKO ALDEKO ARDATZEAN ZERAMIKA ARKEOLOGIKOEI BALIO
HANDIAGOA EMATEKO PLANA: CAESAR
|
1997.
urtean formalizatu zen Caesar proiektua Europako Batasunaren
Raphael deialdiaren markoan. Londresko Museoko, Akitaniako
Lurraldeko Arkeologia Zerbitzuko eta ARKEOLAN azterketa
zentroko taldeak biltzen ditu, eta hasiera batean
Londresko Museoak erromatarren garaiko zeramika sailkatzeko
garatutako metodologiaren berri ematea zuen helburu,
Harris Matrix System estratigrafia bereizteko aplikaziotik
etorririko sailkatzeko ereduaren arabera. Aurreneko
lanaldian, Robyn Symonds doktorearen ardurapean, sailkatzeko
irizpide jakin batzuk aplikatu ziren –orea,
forma eta dekorazioa– Irungo Santiago kaleko
erromatarren garaiko portua induskatzeko lanetan aurkitutako
14.000 zeramika zatiak sailkatzeko. Guztira 55 molde
ezberdin bereizi ziren, eta ondorengo prozesu baten
ostean, xafla mehearen eta osaeraren bidezko azterketa
eginda gero, 61 molde bereizi ziren. Metodologia sare
berriaren ildo nagusiak zehaztu ondoren, zentroan
dauden erromatarren garaiko zeramika bilduma guztiei
aplikatu zaie, arkeologia esperimentaleko aldia ere
horretara bildurik.

Bizkaiko
Golkoa zeramika zatiaren argazki mikroskopikoa
|
|
|

Bitoriano Gandiaga Urbian egindako
miaketa lanetan zehar
|
|

Lanen ikuspegi orokorra
|
Urbiako
haran txikian laurogei gune arkeologiko aurkitu zituzten
1988 eta 1995 bitartean egindako miaketa kanpainetan
zehar; gune horiek denak berretsi egin zituzten katen
bidez erregistraturiko aurkikuntzek. Hala eta guztiz
ere, unitate arkeologikoen kopurua hainbat aldiz biderkatu
daiteke kontuan baditugu arkeologikoki identifikatutako
tipologiari erantzuten dioten testigantzak, horietan
ez baitira oraindik dagozkien katak bideratu. Edozein
kasutan, laurogei gune horiek portzentaje handi bat
hartzen dute Gipuzkoako aztarnategi arkeologikoen guztizkoan.
Izan ere, karta arkeologikoaren azken bertsioan, harpeak
eta megalitoak aztertzen dituzten monografikoekin batera,
462 elementu jasotzen dira guztira; hortaz, Urbiako
erregistroek Gipuzkoako lurraldeko ondare arkeologikoaren
bostena hartzen dute.
KALPARMUINO:
14
etxola-hondo
ZABALAITZ. 4
etxola-hondo, okupatutako leize bat
ELOLA: 6
etxola-hondo
ERMITA: 2
etxola-hondo
ITURTXULO: 7
tumulu, 7
etxola-hondo
AHAKELA: 7
tumulu, okupatutako leize bat
ZOITOKIETA: 12
etxola-hondo
ARBELAR:
5 etxola-hondo
ERDIKOSAROI: 4
etxola-hondo
PERUSAROI: 4
etxola-hondo
LASKAOLATZA: 6
etxola-hondo
Elementu hauek guztiak Neolito arotik gure garaira
arte ondoz ondo etorririko aldiei dagozkie kronologikoki,
gutxi gora-behera 6.000 urtetan garatzen den bilakaeran,
eta Gipuzkoan modu guztiz bereizi batez eskaintzen
du erromatarren garaia, antzinaroa eta Goi Erdia Aroa,
Brontze eta Burdin Aroetako, Behe Erdi Aroko eta Behe
Erdi Aro osteko erregistroak ahantzi gabe, lotzeko
kate-mailaren segida.
|
|
|
Gipuzkoako
kultura ondareak burdinola hidraulikoetan du bere ezaugarri
adierazleetako bat. Hala eta guztiz ere, guztiz berria
da irizpide hau; urte gutxi dira monumentuaren izaera
aitortzen zaienetik, eta Agorregi izan da kontzepzio
honen aurrean aldaketa bat izateko elementurik eraginkorrenetako
bat.
Izan
ere, Agorregiko burdinolan aplikatutako ikerketa prozesua
da Gipuzkoako testigantza paleosiderurgikoei ondare
balio handiagoa emateko fenomenoaren eragile nagusia.
Hasiera batean, 1985. urte aldera, hondakinak ezagutzeko
eta interpretatzeko azterketa estrategia bat planteatu
behar izan zen, eta ondorioz, beste burdinoletan ere
isla izan zuten lanak eraman ziren aurrera. Honenbestez,
1987. urterako prest genuen aurreneko hurbilketa bat,
eta bertan lurraldeko burdinolen egituren eta antolakuntzaren
oinarrizko ereduak jaso ziren. Geroago, 1987 eta 1989
bitartean, aurrekaririk ez zuen katalogazio plan batean
zehaztutako ereduak aplikatu ziren, eta kontserbatutako
finkamenduetako aztarna arkeologikoak kokatu eta zerrendara
jaso ziren. Miaketa lan honen emaitzak berriro ere
aplikatu ziren Agorregi berreraikitzeko programan.
1991ean amaitutzat eman zen programa burdinola martxan
jarrita, eta bi urte geroago amaitu zen Gipuzkoako
burdinola hidraulikoen katalogoaren bertsio osoa.
Berehala ekin zitzaion lanaldi berri bati, esperimentazioari
emana. Hasiera batean, berreraikitako makineria aztertu
eta doitu zen, eta gero burdinolen jarduteko moldeak
aztertzeari ekin zitzaion. Gisa honetan Europako ikerketa
arkeometalurgikoaren ildo berrienekin egin dugu bat,
eta helburuen artean burdinaren historia ezagutzeko
interes orokorreko kontuak aurreikusten dira.

Esperimentazio lanak Agorregiko burdinolan (Aia)
|
|
|
|
Aztarnategi
arkeologikoetako animalia hondakinen azterketa du helburu
Arkeozoologiak, baina, animalia hondakinen azterketak
horretarako bide ematen duen heinean, aspaldiko giza
komunitateen portaeraren eta inguruaren xehetasunak
zehaztea du helburu nagusi. Arkeolanen aldetik, Irungo
Santiago kalean 1992. urtean eta Tadeo Murgia kalean
1998. urtean bideratutako indusketak izan dira animalia
hezurren bolumen handiak eskaini dituztenak , eta oso
lagungarriak gertatu dira Oiasson nola elikatzen ziren
jakiteko azterketaren nondik norakoak zehazteko orduan.
Hondakinen azterketa arkeozoologikoak agerian utzi du
antolatutako abel hazkuntza egon bazegoena, batez ere
hiru espezie hauena, behi, txerri eta ardiena, animalia
izaerako proteinen oinarri osatzen zutenak. Gainera,
zaldi, txakur, erbi, orein eta oiloak agertzen dira.
Aurreneko bi kasuetan, hezur bakar batek ez du haragia
bereizi izanagatik arrastorik ageri, eta hortaz, ez
zuten elikagai bezala erabiliko. Ehizakiaren emaitzak
diren piezak, esaterako oreinak, oso-oso gutxi ageri
dira. Era berean, molusku eta arrain hondakin ugari
bildu dira, dietaren osagai gisa arrantza eta marisko
biltze lanetan aritzen zirela adierazten digutenak.
arqueozoologia@arkeolan.com
Igo
|
|
Francisco
de Gainza nº4 - 20302 Irun (Gipuzkoa) tfno: 943 63 82 18 fax:
943 63 82 09
|